Zer da gida?

 
 

Euskaldunen mapa

Euskaldunon Gida eta Posta Kodeak, euskaldunak elkar ezagutzeko eta harreman komertzial, administratibo, kultural eta profesionalak geure hizkuntzan bultzatzeko tresna lagungarria duzu.

Gidan, enpresa telefonikoen beste gidek ez duten hainbat informazio aurkitu ahal izango duzu: fax zenbakiak, posta elektroniko zein webguneen helbideak, Euskal Herri osoko telefonoak...

Laugarren gida

Euskaldunon Gida kaleratzen den laugarren aldia duzu hau. Lehenengoa 1990ean argitaratu zen eta 6.000 helbide zituen. Bigarrenak, 1996an, 19.000. Hirugarrenak, 2007an, 27.700 fitxa, aurreko gidan baino %45 gehiago, eta azken honek entitate kopurua 31.400eraino igo du.

Bilaketa

    Gidan hiru aukera daude pertsona edo erakunde bat bilatzeko:
  • Orokorra: Bilaketa eremu nagusian zuk nahi duzun erreferentzia idatz dezakezu: herria, sektorea, izena edota denak batera.
  • Aurreratua: Bilaketa aurreratuak bilaketa zehatzagoa egiteko aukera eskaintze dizu. Bertan, zer bilatzen duzu? atalean izena, arloa eta azpi-arloa aukeratzeko modua duzu baita non? atalean herria eta herrialdea hautatzeko ere. Aukera guzti horiekin bila zabiltzanaren konkrezio maila handiagoa lortuko duzu.
  • Sektoreka (jardueraz): Jarri behar duzun sektorea: aparejadoreak, ikastetxeak, elkarteak, jatetxeak, zapatariak, bidai agentziak...

Euskal Herriko posta kodeak

Euskal Herri osoko posta kodeak daude hemen. Honen bidez, postaz banatzen diren gutunetan euskararen erabilera areagotzen lagundu nahi dugu.

Euskaltzaindiak, hiriburuetako kaletegien azterketa egin du eta euren proposamena hemen jasotzen da.

Euskarazko izendapena ezagutzen ez baduzu, erdarazkoa bilatu eta euskarazko ordaina ikusiko duzu:
Sancho el Sabio -> Antso Jakituna,
Gran Via -> Kale Nagusia, ...

Iparralde-Hegoalde: Telefono aurrezenbakiak

Iparraldetik Hegoaldera deituz gero:
00 34 + hegoaldeko zenbakia

Hegoaldetik Iparraldera:
00 33 + iparraldeko zenbakia hasierako 0 kenduta: 05 59 .....

Nortzuk agertzen dira gidan

Gidan zerbitzua gure hizkuntzan emateko gaitasuna duten pertsonak azaltzen dira. Beraz, ezagutzaren mapa da (ez erabilerarena).

    Gidan agertzeko irizpideak honakoak dira:
  • Merkatari, ostalari eta jatetxeak: ahozko zerbitzua euskaraz bermatzea
  • Profesionalak: ahozko zerbitzua euskaraz bermatzea
  • Elkarteak: egiten dituzten ekintzak euskaraz izatea
  • Enpresak: zerbitzua, ahoz, euskaraz bermatzea

Lagundu gida osatzen filosofia

Herri eta sektore askotan informazio bilketa lan handia egin da. Horri esker, lehenengo Gidak zituen hutsune asko gainditu dira eta herri askotan agertzen den informazioa ondo osaturik dagoela esan daiteke.

Hala ere, Gidaren eguneraketa ez da behin ere amaitzen. Ematen diren aldaketak sartu eta eguneratze lana etengabe mantenduko da eta hortxe kokatzen da lagundu gida osatzen filosofia; izan ere, zuk osaketa lanean ere lagun dezakezu, entitate berrien informazioa, aldaketak edota okerrak bidaliz. Ongi etorria zara!