Zer bilatu nahi duzu? Non?Bilaketa aurreratua

Zehark Studio
Facebook Twitter Elkarbanatu email
 
 
ARKITEKTOAK
 
 
logotipoa
Arreta euskaraz
 
Mateo errota
20014 DONOSTIA (GIPUZKOA)
 

ZEHARK delineazio eta arkitektura estudio bat da. Zure lana errazagoa, eraginkorragoa eta kalitatezkoa izatea da gure helburua. Gaur egun lan karga oso aldakorra da, eta horrenbestez baita enpresetara txertatu beharreko lantaldeen beharra ere. Zehark-ek lantalde independente moduan kolaborazio eskaintza luzatzen die sektoreko estudio eta enpresei. Gure lan egiteko modua bi zutabetan oinarritzen da: Sinergiak ahalik eta ondoen baliatu ahal izateko, ideien fusioa eta talde lanean arau komunak betearaztea. Dauzkagun tresnei ahalik eta etekin handiena ateratzea, horretarako proiektuen garapen eta delineazioan AutoCAD-en oinarritzen gara ezinbesteko tresnatzat. Guzti hau, eta infografiak sortzeko, irudien ediziorako programa eta render motor indartsuez osatzen dugu. Edozein motatako proiektu bat sortu, garatu eta bertan aldaketak gauzatzeko, kontzeptu guzti hauek ezinbestekoak dira. Azken emaitza hobetu egiten dugu, era berean denbora murriztuz eta modu eraginkorrago batean lan eginez. Harreman zuzen eta pertsonal bat lortzeko zerbitzu berritzaile eta erabilerraza eskaintzen dugu Bezeroen gunean. Intranet bat da eta bezeroak bertan gure zerbitzuak eskatu, martxan diren proiektuak kudeatu, artxiboak elkartrukatu eta askoz gehiago egin ahal izango du gurekin. Hau guztia bulegotik mugitu ere egin gabe. Zure bezero kontua eskatu eta gure lantaldeak zure eskura jartzen dituen abantaila guztiez gozatzen has zaitez. Konta iezaguzu zure kasua. Zure beharretara egokitzen gara.

 
Bozkatu
 

MAPA

 
 

Iritziak

 
 

Eman iritzia

 
Irudian ikusten duzun testua idatzi(*)