| 27.700 enpresa, profesional, merkatari eta erakunde euskaraz egiteko | ||
![]() ![]() ![]() |
![]() |
|
| Euskaldunen maparik osatuena | ||
|
| ||
|
| ||
| ZER DEN EUSKALDUNON GIDA | ||
|
Euskaldunon Gida eta Posta Kodeak, euskaldunak elkar ezagutzeko eta harreman komertzial, administratibo, kultural eta profesionalak geure hizkuntzan bultzatzeko tresna lagungarria duzu. Gidan, enpresa telefonikoen beste gidek ez duten hainbat informazio aurkitu ahal izango duzu: fax zenbakiak, posta elektroniko zein webguneen helbideak, Iparralde eta Hegoaldeko telefonoak... Euskaldunon Gida kaleratzen den hirugarren aldia duzu hau. Lehenengoa 1990ean argitaratu zen eta 6.000 helbide zituen. Bigarrenak, 1996an, 19.000. Eta, hirugarren honek 27.700 fitxa, aurreko gidan baino %45 gehiago.
Gidan hiru posibilitate daude pertsona edo erakunde bat bilatzeko: Arloz (jardueraz): Jarri behar duzun arloa: aparejadoreak, ikastetxeak, elkarteak, jatetxeak, zapatariak, bidai agentziak, ... Guztira 825 arlo desberdin. Udalerriz: Jarri nahi duzun udalerria: Abadiņo, Abaltzizketa, Agurain, ....Zuraide. Guztira 400 udalerri azaltzen dira. Izenez: Jarri izena eta bilatuko dizu. Hegoalde zein Iparraldeko posta kodeak daude hemen. Honen bidez, postaz banatzen diren gutunetan euskararen erabilera areagotzen lagundu nahi dugu. Euskaltzaindiak, hiriburuetako kaletegien azterketa egin du eta euren proposamena hemen jasotzen da. Horrez gain, Lapurdin, Nafarroan eta Zuberoan egindako izen batzuen aldaketa ere aplikatu da. Euskarazko izendapena ezagutzen ez baduzu, erdarazkoa bilatu eta euskarazko ordaina ikusiko duzu:
Iparralde-Hegoalde: Telefono aurrezenbakiak Iparraldetik Hegoaldera deituz gero: Hegoaldetik Iparraldera:
Gidan gure hizkuntzan hitz egiteko gaitasuna duten pertsonak azaltzen dira. Beraz, ezagutzaren mapa da (ez erabilerarena). Langile bat baino gehiago dagoen lekuetan (bulegoak, udalak, enpresak...), gida honetan agertzeko bi baldintza jarri dira: - Langile guztien %33 baino gehiago euskalduna izatea Herri eta arlo askotan informazio bilketa lan handia egin da. Horri esker, lehenengo Gidak zituen hutsune asko gainditu dira eta herri askotan agertzen den informazioa ondo osaturik dagoela esan daiteke. Hala ere, oraindik geratzen dira hutsune garrantzitsu batzuk zenbait herri eta arlotan. Zuk, osaketa lanean ere lagun dezakezu, falta den informazioa bidaliz. Eskerrik asko. | ||
gorde gure helbidea | GIDA elektronikoa zabaldu | Zer da Euskaldunon Gida | ||
| gida@artez.net |
||
![]() |
Luzarra, 10 - 2. 48014 Deustu - Bizkaia Tfnoa.: (0034) 944480000. Faxa: (0034) 944757229 www.artez.net - posta@artez.net | |
| Diseinu grafikoa: |
Garapen informatikoa: |
|