baieuskarari programapremie
Hiztegi
kutxa




27.700 enpresa, profesional, merkatari eta erakunde euskaraz egiteko

Euskaldunen mapa

Euskaldunon Gida eta Posta Kodeak, euskaldunak elkar ezagutzeko eta harreman komertzial, administratibo, kultural eta profesionalak geure hizkuntzan bultzatzeko tresna lagungarria duzu.

Gidan, enpresa telefonikoen beste gidek ez duten hainbat informazio aurkitu ahal izango duzu: fax zenbakiak, posta elektroniko zein webguneen helbideak, Iparralde eta Hegoaldeko telefonoak...

Hirugarren gida

Euskaldunon Gida kaleratzen den hirugarren aldia duzu hau. Lehenengoa 1990ean argitaratu zen eta 6.000 helbide zituen. Bigarrenak, 1996an, 19.000. Eta, hirugarren honek 27.700 fitxa, aurreko gidan baino %45 gehiago.

Gidaren datu nagusiak

Bilaketa

Gidan hiru posibilitate daude pertsona edo erakunde bat bilatzeko:

Arloz (jardueraz): Jarri behar duzun arloa: aparejadoreak, ikastetxeak, elkarteak, jatetxeak, zapatariak, bidai agentziak, ... Guztira 825 arlo desberdin.

Udalerriz: Jarri nahi duzun udalerria: Abadiņo, Abaltzizketa, Agurain, ....Zuraide. Guztira 400 udalerri azaltzen dira.

Izenez: Jarri izena eta bilatuko dizu.

Euskal Herriko posta kodeak

Hegoalde zein Iparraldeko posta kodeak daude hemen. Honen bidez, postaz banatzen diren gutunetan euskararen erabilera areagotzen lagundu nahi dugu.

Euskaltzaindiak, hiriburuetako kaletegien azterketa egin du eta euren proposamena hemen jasotzen da. Horrez gain, Lapurdin, Nafarroan eta Zuberoan egindako izen batzuen aldaketa ere aplikatu da.

Euskarazko izendapena ezagutzen ez baduzu, erdarazkoa bilatu eta euskarazko ordaina ikusiko duzu:
Sancho el Sabio -> Antso Jakituna,
Gran Via -> Kale Nagusia, ...

Iparralde-Hegoalde: Telefono aurrezenbakiak

Iparraldetik Hegoaldera deituz gero:
00 34 + hegoaldeko zenbakia

Hegoaldetik Iparraldera:
00 33 + iparraldeko zenbakia hasierako 0 kenduta: 05 59 .....

Nortzuk agertzen dira gidan

Gidan gure hizkuntzan hitz egiteko gaitasuna duten pertsonak azaltzen dira. Beraz, ezagutzaren mapa da (ez erabilerarena).

Langile bat baino gehiago dagoen lekuetan (bulegoak, udalak, enpresak...), gida honetan agertzeko bi baldintza jarri dira:

- Langile guztien %33 baino gehiago euskalduna izatea
- Publikoari euskarazko harrera bermatzea

Hutsuneak

Herri eta arlo askotan informazio bilketa lan handia egin da. Horri esker, lehenengo Gidak zituen hutsune asko gainditu dira eta herri askotan agertzen den informazioa ondo osaturik dagoela esan daiteke. Hala ere, oraindik geratzen dira hutsune garrantzitsu batzuk zenbait herri eta arlotan. Zuk, osaketa lanean ere lagun dezakezu, falta den informazioa bidaliz. Eskerrik asko.



Langilea Etxeak Giltza
Postontzia EUSKAL HERRIKO POSTA KODEAK
Laguntza PostaKodeak
atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua
valid XHTML 1.0 Transitional valid CSS
Babesleak bfa bfa